XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eguzkia itsasmarran gora ekartekotan zen goiza ni Armadara joateko egun handikoa izango zen.
- Hemen zaude Ebora, eskerrak!
- Txit!
- Ebora, zer ikusi zenuen gau hartan?
Zein gau nioen zertan argitu behar ez geneukan han.
Zeren gainean niharduen ondo zekien berak, eta hobeto Osabak.
- Hernando!
Esan behar zidana garrantzizkoa zen.
Hernandoren kalerako zarata aditu artean han izan ginen, isilik.
Bitartean ama etorri zen, katilu ketsu bat eskuetan.
- Eboraren edabea!
- Zuk bedarrak behar
Ohe gainean jesarri nintzen, katilu eskuartean hartzeko.
Osaba artega zegoen, ama noiz handik desagertuko.
- Zer da hau?
- Edabea
- Utzi berton katilua, eta zoazte kanpora
Emakume biek eskaratzera-edo egin zuten, eta portuko zaratak ozenago bihurtu ziren.
Kaioen karrankotsak garden aditzen ziren, aire garbiaren izpilu.
Barrua erretzen zeukan Osabak, behin mingainari astintzen hasita luzaroan jardun baitzuen.
- Eborak Arostegi jauna ikusi zian gau hartan, Ezkerti, Bittoriano, Mitxel eta beste Muskuilu biak